Urtero legez, aurtengo uztailean ere Europako Mendietan izango gara. Larunbatean goizean goiz atera eta, behin bertara iritsita, La Curvona de Sotresetik ekingo diogu ibilaldiari, hemendik Escamellau mendia igo (2.067 m) eta Fuente Dé-ra jaitsiz txangoa osatzeko. 23 kilometro inguru ditu bideak, eta nahiko gogorra da.
Igande goizean, berriz, aukera egongo da Potesetik atera eta Cruz de la Viorna (1.151 m) gailurra egiteko. Gure web orrian eman dezakezue izena irteeran parte hartzeko, baina bizkor ibili, plazak mugatuak dira eta!