Uztailaren 15eko eta 16ko asteburuan Europako Mendietan izan ginen hogeita lau mendizaleko talde txukuna. Larunbatean, eguraldia ez genuen alde izan, eta nahiz eta euririk ez zuen egin, goi lurretan lainopean ibili ginen momentu oro. Sotresetik atera eta Escamellau (2.075m) mendia igo ostean, Fuente Dera jaitsi ginen. Ohi bezala, ibilaldiaren ostean Potesen egin genuen lo, eta igandean hamalau laguneko taldea animatu zen Cruz de la Viornara igoera egitera. Eskerrik asko animatu zineten guztioi!
Argazki bilduma, hemen.