Plaza denak bete dira Azpeitia-3EM ekimeneko azken bi etapak egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko abu. 31a, 12:11

Irailaren 9 eta 10eko asteburuan egingo da irteera

Bidea ederra izan da, eta helmugara iristear gaude… baina onena falta da! Hurrengo asteko asteburuan, irailaren 9an eta 10ean, egingo ditugu Azpeitia-3EM ekimeneko azken bi etapak, Euskal Herriko sabaia zapaltzera eramango gaituen bi eguneko irteeran. Izen ematea itxi dugu jada, plaza denak beteta baitaude. 

Lagun Onak Mendi Bazkunak honako egitaraua antolatu eta aurreikusten du irailaren 9-10 astebururako baina, eguraldi iragarpen edo beste edozein gertaeren aurrean, azken orduko aldaketak egin ditzake. Irailaren 9an, Izaba-Lintza (19 Km) etapa egingo da. Irteera 07:00etan izango da, Azpeitiko anbulatorio aurrean. Etapa amaieran Lintzako aterpean antolatuko da lo-lekua. Autobusa bertan izango da beharrezko materiala hartzeko. Afaria aterpean bertan izango da. Afaltzeko ura ez den beste edozein edari, aterpeko barran ordaindu beharko da.

Igandean, irailak 10, Lintza-Hiru Erregeen Mahaia-Lintza (17 Km) etapa egitea aurreikusten da. Irteera 07:00etan izango da aterpetik. Gailurrean denok batera egoterik egongo ez denez, talde txikiak antolatuko dira azken zatian. Lintzara joan-etorria bide berdinetik denez, antolakuntzakook markaren batzuk jarriko ditugu behin gailurretik jaitsitakoan norbera bere erritmora Lintzara itzultzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide