Azaroaren 12an haur, gaztetxo zein helduen txanda izango da, eta oraingo honetan Bizkairantz mugituko gara, Markina aldera, hain zuzen ere. Urregarai eta Bedartzandi mendiak izango ditugu jomuga, lehenengo horretan dagoen Santa Eufemia baseliza ezaguna barne. Ondoren, Aulestia aldera jaitsiko gara, eta bertan amaituko dugu txangoa.
Dozena bat kilometro inguru ditu ibilbideak, eta paisaia ederrez gozatzeko aukera ematen du. Irteera 09:00etan egingo dugu anbulatorio aurretik. Lagun Onak MBren bazkideek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 10 euro. Izena emateko azken eguna azaroaren 9a da, osteguna.
Informazio gehigarria eta izen-ematea gure webgunean aurkituko dituzue.