55 mendizalek hartu zuten parte Udalaitz-Anboto ibilaldian

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko aza. 2a, 09:32

Giro ederrean, 24 kilometro eta 2.000 metro inguruko desnibela zuen ibilbidea osatu zuten parte hartzaileek.

55 mendizale animatu ziren pasa den larunbatean Arrasaten hasi eta Urkiolan amaitu genuen irteeran parte hartzera. Talde bikaina, eta mendizaleen arteko giro ederra izan zen jardunaldiko protagonista. Egun oso haizetsua izanik ere, zorionez ateri eutsi zion eta, horri esker, mendizale gehienek lortu zuten eguneko bi gailurrak zapaltzea (Udalaitz eta Anboto).

Aurki izango duzue argazki galeria gure Flickr-eko kontuan.

Eta bide batez, aurreratu nahi dugu helduen hurrengo ibilaldiaren berri emango dugula ostiral honetan. Ordura arte!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide