Mendizaleek azaroaren 18rako ibilaldia antolatu dute Zaraiako mendilerroan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko aza. 3a, 10:42

Kurutzebarri mendia igo ondoren, Degurixara jaitsi eta Araotzen amaituko dute txangoa. Ibilaldian parte hartzeko izena emateko epea zabaldu dute.

Azaroaren 18an Gipuzkoako hego-mendebaldera joango gara, Zaraiako mendilerrora. Arrasateko herrigunetik abiatuta, Urkuluko urtegira igoko gara lehenengo, eta handik Kurutzebarriko gailurrera. Hortik aurrera, naturagunean barneratuko gara, Degurixako bailara jaitsi, eta ondoren, Ezateko lepotik igaro ostean, Araotzera jaitsiz amaituko dugu ibilaldia. 

Ibilbideak 19 kilometro luze eta 1.200 metroko desnibela ditu, beraz, mendian pixka bat ibiltzen den edonorentzako da egokia. Ibilbideak paisaia eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu, etxetik gertu izanagatik ere, askorentzat ezezagunak direnak. Beraz, ez galdu aukera eta animatu! 

Informazio gehigarria, eta izen ematea gure web orrian aurkituko dituzue.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide