Abenduko bigarren astean izango da Udazkeneko Mendi Astea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko aza. 27a, 09:00

Jannu mendiaren hego hegala. (Carsten Nebel, Wikipedia)

Hiru emanaldi prestatu ditu Lagun Onak MBk datorren hilaren 12, 13 eta 14rako, eta Basazabal jauregian izango dira hirurak.

Abendua gerturatzen ari da, eta gure urteroko egitarauko klasiko batekin gatoz: Udazkeneko Mendi Astea. Aurten emanaldi denak Basazabal jauregiko aretoan izango dira, arratsaldeko zazpietan, eta hiru hitzordu interesgarri dira prestatu ditugunak:

  1. Abenduaren 12a. Phurbi Chyachu (6.637 m, 2023) eta Jannu (7.468 m, 2022) mendietara espedizioak, Mikel Zabalzarekin eta Iker Madozekin.
  2. Abenduaren 13a. Kharut II-ko espedizioa, Koldo Zubimendirekin.
  3. Abenduaren 14a. Azpeitiko eskaladaren hastapenei buruzko emanaldia, herriko hiru eskalatzaile beteranorekin.

Egunak gerturatzen joan ahala, joango gara ekitaldi bakoitzari buruzko xehetasun gehiago ematen. Ordura arte!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide