Azpeitiko eskaladaren hastapenak hizpide, Mendi Asteko hirugarren hitzorduan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko abe. 7a, 09:44

Krixpin, Iosu Arrieta Ixkurre eta Xabier Potronko elkartuko dira saioan. Abenduaren 14an izango da emanaldia, 19:00etan, Basazabal jauregian.

Udazkeneko Mendi Asteko hirugarren hitzorduko protagonistak herriko hiru eskalatzaile dira: Krixpin, Iosu Arrieta Ixkurre eta Xabier Potronko. Azken hilabeteetan argazki zaharrak bildu eta digitalizatzen aritu dira, eta osatu duten bildumak Azpeitiko eskaladaren hastapenei buruzko begirada ederra dakar. Karteleko irudiei erreparatzea nahikoa da esku artean duten altxorraz jabetzeko.

Hitzordua, abenduaren 14an, 19:00etan, Basazabal jauregian.

Animatu eta azaldu! 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide