Hastera goaz! #TuteraAzpeitia egitasmoko lehen etapan, otsailaren 17an, Tuteratik Milagrorako bidea egingo dugu. Etaparen profila laua da, baina adi, ze 30 kilometrotik gora dira eta astuna ere egin daiteke. Bestela, Ebroren haraneko paisaia tipikoetan barrena egingo dugu txangoa, ibai horren ibilbidea segitzen duen GR99a jarraituz.
Irteera goizeko zazpietan izango da anbulategi aurretik; eta Tuteran, oinez hasi aurretik, ekitaldi txiki bat egingo dugu, non Erriberako euskararen inguruko hainbat eragilek hartuko duten parte.
Ibilaldian parte hartzeko, ordainketa aurrez egin beharko da; bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 20 euro. Hilaren 15a, osteguna, izango izena emateko azken eguna. Gure webgunean eman behar da izena, eta bertan dituzue jarraitu beharreko pauso guztiak.
Animatu!