Hiru hitzordu izango ditu Udaberriko Mendi Asteak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2024ko mai. 17a, 16:15

Saez de Urabain.

Maiatzaren 21etik 23ra bitartean izango da. Batetik, Bikendirekin eta Saez de Urabainekin hitzaldiak antolatu ditugu Basazabalen. Bestetik, Mendi Tourren filmen emanaldiak izango dira Soreasu antzokian.

Ate joka dugu Udaberriko Mendi Astea! Maiatzaren 21etik 23ra ospatuko dugu aurten, eta urtero legez, denetik biltzen saiatu gara: alpinismoa, abenturak, gertukoen bizipenak, txirrindularitza… Hain justu, Bikendik eta Saez de Urabainek hitzaldi bana eskainiko dute Basazabalen, eta horrez gainera, Mendi Tourren filmen emanaldiak izango dira Soreasu antzokian.

Honakoak dira agendako hiru hitzorduak:

  • Maiatzak 21, asteartea: Alpeetako Zortzi Handiak. Jon Bikendi herritarrak pasa den udan bizikletaz gauzatu zuen abentura ikusgarria kontatuko du. 19:00etan Basazabal Jauregian.
  • Maiatzak 22, asteazkena: Mikel Saez de Urabain alpinistak udazkenean Indiako Himalayan bizitako abenturak partekatuko ditu gurekin. 19:00etan Basazabal Jauregian.
  • Maiatzak 23, osteguna: Mendi Tour, Mendi Filmeko onena. 19:00etan Soreasu antzokian (sarrerak Kulturazen webgunean).

Egitasmoa Azpeitiko Udalaren eta Kulturaz kooperatibaren laguntzarekin antolatu dugu. Animatu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide