Zabalik dago irailaren 14ko Azpeitia-Tutera egitasmoaren azken aurreko ibilaldirako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2024ko ira. 3a, 09:27

Tutera-Azpeitia ekimeneko azken bigarrengo etapa egingo dugu, Etxarri eta Beasain artekoa.

Azken txanpa! Udako oporraldia amaituta, martxan da Tutera-Azpeitia ekimeneko azken bigarrengo etaparen antolaketa, Etxarri eta Beasain artekoa. 28 kilometroko baso paregabetan zehar ibili  ostean, Nafarroa atzean utzi eta Gipuzkoan sartuko gara Lizarrustin. Hortik aurrera Artzainen Bidea jarraituko dugu eguneko helmugara arte, zelai, baso eta historiaurreko dolmen ederren artean. 

Informazio guztia eta izen-ematea elkartearen web orrian aurkituko duzue.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide