Asier Aramendik hartuko du Arantxa Larrañagaren lekukoa Lagun Onak MBren zuzendaritzan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2024ko abe. 14a, 10:33

Asier Aramendi presidente berria eta kargua utzi duen Arantxa Larrañaga, ezker-eskubi, mendizaleen irteera batean. (Lagun Onak MB)

Bazkideen urteko batzarra egin zuen atzo mendizaleen elkarteak eta, besteak beste, zuzendaritza berritu zuen. Larrañagak presidente izan den bost urteetan egindako lana eskertu du taldeak.

Arantxa Larrañaga Maizek atzo utzi zion Lagun Onak MBren lehendakari izateari. Bost urte eman ditu karguan, lan eskerga eginez eta elkartea nabarmen indartuz.

Lagun Onak mendi bazkuna osatzen dugun guztion partetik, bihotz-bihotzez eskerrik asko Arantxa, elkartearen alde egin duzun guztiagatik. Eta aurrerantzean ere, beste ardura maila batetik, baina segi horrela!

Eta, bide batez, zorterik onena Asier Aramendi Ezenarro presidente berriari, eta bere batzordeari ere bai. Honako hauek dira, hain zuzen, 2025ean Lagun Onak MBren zuzendaritza batzordea osatuko dutenen izenak eta karguak:

  • Presidentea: Asier Aramendi Ezenarro.
  • Presidenteordea: Mikel Agirre Uria.
  • Idazkaria: Aitor Unanue Dorronsoro.
  • Diruzaina: Josu Izagirre Bastarrika.
  • Bokalak: Arantxa Larrañaga Maiz, Angel Mari Etxeberria Ibarguren, Agustin Artetxe Belarbide, Aitor Aranbarri Alberdi, Ane Soraluze Larrañaga, Jesus Mari Azpiazu Azpeitia eta Iñigo Orbegozo Lizarra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide