Azpeitia-Gasteiz 2025 Hiru Handietatik barrena egitasmoko bigarren etapa osatu genuen joan den larunbatean, Zumarraga eta Zegama artekoa. Iragarritako eguraldia lagun izan ez arren, 67 lagunek burutu genuen ibilaldia.
07:45 inguruan Santa Barbaran abiatu ginen, eguraldia ateri; lokatza, berriz ibilbide guztian soberan izan genuen.
Deskarga atzean utzi, eta aurrena Arriolamendi tontorrera igo ginen; taldeko argazkia atera, eta ondoren, Arranoaitzera. Aurrera jarraituta, Udana aldera gerturatu ginen.
Aizkorriren magalean, baso dotoreetan barrena, eguneko elur erauntsia. Basoez gozatuz, 14:45 ingururako iritsi ginen Zegamara.
Ibilaldi oso polita, eguraldiak inguruko paisaiaz gozatzeko aukerarik utzi ez bazuen ere.
Esteka honetan daude Zumarraga-Zegama etapako argazki guztiak.
Hurrengo etapa, apirilaren 12an: Zegama-Arantzazu, Aizkorrin barrena. Ordura arte!