Petit Arriel eta Anayet tontorrak igo dituzte Lagun Onakek Pirinioetara antolatutako irteeran

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB

Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako irteeran, 17 lagunek Pirinioetan igaro zuten pasa den asteburua. Petit Arriel (2.683 metro) eta Anayet (2.574 metro) tontorrak igo zituzten.

Martxoan eguraldiak zapuztu zuen plana pasa den astebururako antolatu zuen Lagun Onak mendi bazkunak, eta oraingoan eguraldia lagun izan dute asteburua Pininioetan igaro duten herritarrek. Orotara, 17 mendizalek parte hartu dute irteeran.

Hasiera batean Arriel (2.824 metro) eta Musales (2.652 metro) mendiak igo behar zituzten, baina ibilbidea aldatu zuten Larunbatean, Souquesetetik abiatu eta Arrieletako itzuli zirkularra egin zuten, Petit Arriel (2.683 m) mendia igoz. Hurrengo egunean, Anayet (2.574 m) mendia izen bereko eski pistetatik igo zuten, eta, ondoren, Canal Royatik jaitsi ziren.

Argazki galeria Lagun Onak mendi bazkunaren Flickr kontuan dago ikusgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide