Monte Perdido eta Mondoto mendiak egin dituzte asteburuan Lagun Onak MBko mendizaleek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2025ko ira. 29a, 10:16

Pirinioetako irteeran parte hartu duten mendizaleak. (Lagun Onak MB)

29 lagun animatu ziren asteburuko mendi irteeran parte hartzera. Eguraldi bikaina lagun, larunbatean igo ziren Monte Perdidora, eta igandean Mondotora.

29 mendizale animatu ziren pasa den asteburuan Pirinioetara egin genuen mendi irteeran parte hartzera. Eguraldi bikaina lagun, larunbatean Cuello Gordotik (2.150 metro) abiatu eta Monte Perdido (3.355 metro) mendia egin genuen. Handik jaitsi, Gorizko aterpean atseden hartu, eta bide beretik egin genuen itzulera.

Gauean Neringo aterpetxean aterpe hartu ostean, igandean Mondoto (1.962 metro) mendia izan genuen jomuga, Añisclo arroilaren ikuspegi zoragarria eskaintzen duena. Gailur horren bueltan ibilaldi zirkularra osatu ostean, Nerinera itzuli, zerbait bazkaldu eta etxerako bidea hartu genuen.

Beste behin ere, asteburu ederra pasa dugu goi-lurretan. Lagun Onak MBk eskerrak eman nahi dizkie irteeran parte hartzera animatu diren lagunei, kristoren ekipoa osatzen duzue!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide