Datorren urterako mendian federatzeko epea zabaldu dela jakinarazi du Lagun Onak mendi bazkunak. Aldaketaren bat egin nahi duenak datorren astelehenetik, azaroak 3, abenduaren 5era Luba aholkularitzara mezua idatzi beharko du Whatsappez (621 15 38 20)edo lubafederatuak@gmail.com helbide elektronikora, federatuaren izen-abizenak eta egin nahi duten aldaketak mezuan zehaztuz.
Aldiz, aldaketarik egin nahi ez dutena iazko egoera berean federatuko dira, eta horiei dagokion kuota kobratuko zaie. Federatzeko prozesua modu horretan egin nahi dutenek federatu txarteleko estaldurak begiratu beharko dituzte.
Era berean, mendi bazkunak bazkideei gogorarazi die kontutan izan behar dutela 2025ean lehen aldiz federatu zirenek kontu korronte zenbakia helarazi behar dutela 2026. urteko lizentzia berritzeko.