2025a agurtzeko Aizkorrira egindako txangoa, argazkitan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB

Hemezortzi laguneko taldetxoa animatu zen Lagun Onak MBren egutegiko irteera klasikoan parte hartzera. 

Eguraldi hotzarekin, baina giro bikainarekin egin zuten Lagun Onak mendi bazkunako kideek 2025a agurtzeko azken irteera. Ohi duten gisan, Aizkorrira egin zuten txangoa, eta hemezortzi laguneko taldetxoa animatu zen Lagun Onak MBren egutegiko irteera klasikoan parte hartzera. 

Nahiz eta hasieran lainopean ibili, gailurrera hurbildu ahala, bazterrak oskarbi zeudela ikusi genuen, eta eguraldi bikaina egiten zuela tontorrean. Otzaurtetik irten eta Arantzazura irirtsi ginen arratsaldeko 14:15 inguruan.

Lagun Onakek ikusgai jarri ditu irteerako argazki guztiak, honako lotura honetan: labur.eus/aizkorri25.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide