Inoiz baino elur gehiago eta gozamena Lintzan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB

30 bat lagunek parte hartu dute aurten Lagun Onak MBk umeekin eta gaztetxoekin iraupen eskiaz gozatzeko antolatutako asteburu pasan.

Joan den asteburuan Lintzan (Huesca, Espainia) izan ginen, umeekin eta gaztetxoekin iraupen eskia egiten. 30 lagun inguru animatu ziren irteeran parte hartzera.

Inoiz baino elur gehiago aurkitu genuen, eta denok ere gozatu ederra hartu genuen jarduera ezberdinak egiten.

Eskerrik asko Lintzako aterpeari, urtero lez, etxean bezala sentiarazteagatik. Hurrengo urtera arte!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide