AGRIPIRek Teknologia berriak lehen sektorean ezarri asmoz, Pirineoaren bi aldeetako 13 bazkide biltzen ditu, ikerketa zentruak, Berrikuntzaren sustatzaile diren tokiko erakundeak, garapen agentziak, administrazioak, irakaskuntza zentruak eta nekazal elkarteak hain zuzen, horien artean Loiola Berrikuntza aurkitzen delarik, proiektu honetan duen ezinbesteko eginkizuna izanik gauzatzen diren akzioen komunikazioa eta difusioa.
“Hesi birtualei” dagokion proiektu pilotu honen lehen esperimentu aldia maiatzaren 25ean jarriko da martxan Prat d’Albis mendiko larreetan (Midi-Pyrénees-en Ariege-eko Departamentuan), urtero garai honetan ospatzen den transhumantziaren jaia aprobetxatuz. Lehen aldi honetarako hautatu den tokiak 2.000 hektareako azalera eta 900-1.600 metro arteko altuera ditu, aldi honetan Ariegeko artzain Ferederazioarenak diren 1.000 ardi, 600 behi eta 65 zaldi inguru jasotzen dituelarik. Horrela, e-Pasto proiektua martxan jarriaz, abere taldeak kontrolatzeko hesi fisikoen beharra saihesten da, Pirineotako paisaia zaintzen lagunduz.
Geolokalizatze sistema bat daraman lepoko igorle-hartzaile batek ahalbideratuko du abereek mendian duten kokapena ezagutzea, beren osasun egoera kontrolatzea edota abere taldearekiko eragina izatea nahi den tokira zuzendu ahal izateko.
Euro bat baino gutxiago kostatuko den lepoko honi esker, artzainek beren abereak fisikoki aurrean izan gabe, jarraitu ahal izango dituzte gehinez 40 kilometroko distrantzian, eta hesiak instalatu beharrik izan gabe lurzatiak mugatzeko.
Proiektu honen arduradun teknikoak Donostiako Teknologia-parkean kokatutako Vicomtech-IK4 eta Bidarten dagoen ESTIA dira.
Lehenengo esperimentu aldi honen ondoren, Proiektua 2014an Urola Erdira lekualdatzea aurreikusten da. Informazio gehiago nahi izanez gero Agripir-en web orrian sar zaitezke http://vimeo.com/62058902.