Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak aurten ere, laugarren urtez jarraian, 60 Global Training Beka eskainiko dituztela jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik.
Bekak unibertsitate titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian.
Programan izena emateko epea maiatzaren 30ean ireki zen eta ekainaren 30ean amaituko da. Edozein parte-hartzailek, online egindako izen-ematea osatzeko, Iraurgi Berritzenen entregatu ahal izango du dokumentazioa.
Bekei eta proiektuei buruzko informazio guztia ondorengo esteean dago eskuragai: http://www.becasglobaltraining.eus/
Aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengo hau da:
- CVa ingelesez
- Motibazio gutuna.
- Argazkia karnet tamainan.
- Titulu ofizialak (originala eta kopia): originala eta kopia konprobatu eta kopian zigilua jarri (kopia zuontzat gorde).
- Hizkuntzen titulu ofizialak (originala eta kopia): originala eta kopia konprobatu eta kopian zigilua jarri (kopia zuontzat gorde).
- Aitorpena (webgunetik deskargatu behar da).
- Izen-ematea online egin dela justifikatzeko ziurtagiria. Behin izena emanda agertuko da.
Informazio gehiago behar izanez gero, Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan (Alazne Larrañaga) 943851100 telefonoan edo alaranaga@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzita.