Negozio propioa ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako ikastaroaren bigarren edizioa, abian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2017ko mar. 1a, 17:22

Ikastaroak hiru asteko iraupena izango du; martxoaren 13tik 30era izango da, 09:30etik 13:30era. Astelehenetik ostegunera izango da, Azkoitiko Intsausti Jauregian. Formakuntza langabetuei bideratuta egongo da, batik bat. Izena emateko edota informazio gehiagorako, jarri harremanetan Iraurgi Berritzenen 943851100 zenbakira deituta (Ione Eizagirre) edota ieizagirre@iraurgiberritzen.eus e-posta helbidera mezua bidalita.

Iraurgi Berritzenek beren negozio propioa ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako ikastaroaren bigarren edizioa abiarazi du. Ikastaroan negozio bat martxan jartzerako orduan kontuan eduki behar diren pausoak ezagutu eta proiektuaren bideragarritasunaren azterketa egingo da.

Ikastaroak hiru asteko iraupena izango du; martxoaren 13tik 30era izango da, 09:30etik 13:30era. Astelehenetik ostegunera izango da, Azkoitiko Intsausti Jauregian. Formakuntza langabetuei bideratuta egongo da, batik bat.

Ikastaroa Lanzituz, Lan Sozietateak sortuz programaren barruan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat hartuta eta ekintzailetasuna sustatuta. Egitasmoa Europako Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHUko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk hartzen dute parte.

Ikastaroan izena emateko edota informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenen 943851100 zenbakira deituta (Ione Eizagirre) edota ieizagirre@iraurgiberritzen.eus e-posta helbidera mezua bidalita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide