Hazilan programaren laugarren edizioan izena emateko epea zabalik da

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2019ko eka. 18a, 13:07

Unibertsitateko edo Lanbide Heziketako erdi edo goi-mailako zikloko titulua al daukazu? 20-44 urte bitartekoa zara? Langabezian ala zure profilarekin loturarik ez duen lanaldi erdian al zaude?

Eskualdeko enpresetan praktikak egiteko interesa al daukazu? Zure erantzuna baietza bada, Hazilan programa da zure aukera. Programaren informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Iraurgi Berritzenen 943-85 11 00 telefono zenbakira eta Sandragatik galdetu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide