Zer aurkitu edo jaso daiteke ekintzailetza arloko zerbitzuan?

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2020ko uzt. 11a, 09:02

Abiapuntua ideia izango da eta lehen azterketa bat egingo da jakiteko zenbateraino landua edo aztertua dagoen ideia.

Ondoren, eta beti ere gutxieneko baldintzak ematen badira, ideiatik pauso bat haratago eman eta lanketa sakonago bat egingo da, merkatua eta bezeroak egin beharreko inbertsioa, gastua eta gainontzekoak zehazten saiatuz. Prozesu hori enpresa plana edo txostena osatutakoan bukatuko da.

Une gakoa dator orain, enpresa plana garatu ondoren erabakia hartzeko unea da, enpresa sortzea ala ez, eta hor eskuragarri ipiniko zaizkio pertsona ekintzaileari izaera juridiko desberdinen inguruko informazioa, finatziazio aukerak eta laguntzen inguruko informazioa.

Enpresa sortzeko erabakiarekin aurrera jarraitzen badu, ekintzailea kontsolidazio fasera pasatu dela esan daiteke; eta fase horretan, hiru urtez, gertuko jarraipena jasoko du. Nola? Dituen kezkak argituz, behar dituen baliabideak eskura ipiniz eta, azken batean, sortu berri den enpresaren biziraupena helburu nagusi bilakatuz.

Harremanetarako

Alazne Larrañaga
alarranaga@iraurgiberritzen.eus
688 71 87 77

Ione Eizagirre
ieizagirre@iraurgiberritzen.eus
688 60 12 99

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide