Irailaren 23an hasiko da Ideiatik Enpresara tailerraren hamabigarren edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2020ko ira. 14a, 09:49

Enpresa ideia edo proiektu bat esku artean duen eta hori martxan jarri aurretik aztertzea nahi duen edonork har dezake parte. Bi asteko tailerra izango da eta izena emateko epea irekita dago.

Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? Ideiatik Enpresara, zure proiektua aztertzen laguntuko dizun tailerraren hamabigarren edizioan izena emateko epea zabalik da.

Enpresa ideia edo proiektu bat esku artean duen eta hori martxan jarri aurretik aztertzea nahi duen edonork har dezake parte tailerrean. Bertan, negozio bat irekitzerakoan eman behar diren pausoak ezagutzeaz gain, enpresa kudeatzeko nozioak bereganatuko ditu ekintzaileak. Formakuntza irailaren 23an hasiko da eta bi astez luzatuko da. Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz (688 601 299, Ione Eizagirre) edota e-postaz (ieizagirre@iraurgiberritzen.eus).

Lanzituz, Lan Sozietateak Sortuz programaren barruko egitasmoa da Ideiatik Enpresara ikastaroa eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, lan sozietateen eredua oinarri hartuta eta ekintzailetasuna sustatuz. Europako Gizarte Funtsak finantziatuta dago eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen Elkartea<, Iraurgi Berritzenek eta Gipuzkoako Bazkundeak parte hartzen dute ekimenean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide