Iraurgi Berritzenek Minbiziaren aurka Urola Erdian jardunaldia antolatu du ostegunerako, industria sektoreko eskualdeko enpresentzat. Saioa online izango da, 11:00etan hasita, eta ordubeteko iraupena izango du. Jardunaldia eskualdeko enpresetako gerenteei eta pertsonen arduradunei zuzenduta egongo dela zehaztu dute antolatzaileek, eta helburua izango dela Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearen In Company jarduerak eta Urola Erdiko enpresekin lankidetzan aritzeko aukerak ezagutaraztea elkarte horretako ordezkarien eskutik.
Ekitaldia Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneako ordezkarien proposamenei erantzunez antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Ikasiz proiektuaren baitan. Egitasmo horren helburua da prozesu eta kudeaketa praktika onak elkarbanatzea enpresek beren artean, elkarren arteko ikasketa prozesuak ahalbidetzeko eta gertuko harremanak sustatzeko. Jardunaldian parte hartzeko, ezinbestekoa da aurrez izena ematea ondorengo hemen klik eginez.