Zerbitzuen erabiltzaileei nabigazioa errazteko dituen bide berriak eta agentziaren aktualitatea zabaltzeko, agenda eta berrien atalak berritu ditu Iraurgi Berritzenek bere webgunean. Izan herritar edo enpresa, helburua nabigazioa erraztu eta herritarrei agentziaren berri ematea da.
Webgunea bi zati nagusitan banatzen da. Alde batetik, herritarrentzako zerbitzuak eskaintzen dira, eta atal horren bidez, herritarrek ekintzailetza, enplegu, edota turismo arlotik eskaintzen diren zerbitzuen edota eskualdeko lan eskaintzen eta eskualdatzeen inguruko informazioa lortu ahal izango dute, besteak beste. Teknikariekin harremanetan jartzeko bideak ere errazten dira bertan.
Eta, bestalde, enpresentzat eskaintzen diren zerbitzuetan jartzen da fokua; bertan, diru laguntza, negozio txiki eta berrien kontsolidazio, lan eskaintza, praktika, gradu amaierako proiektu edota prestakuntza dualerako bitartekaritza eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen dira.
Hori eta askoz gehiago aurkitu ahal izango duzue webgune berrian. Egin klik ondorengo helbidean hobekuntzak ikusteko: www.iraurgiberritzen.eus.