Eskualdeko industria enpresentzat sozietate zuzenbideaz jardunaldia antolatu dute maiatzaren 16rako

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2024ko mai. 9a, 08:57

Landetako industrialdea.

Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak proposatutako 2024ko Ikasiz programaren barruko informazio jardunaldietako bat da hilaren 16koa. Online izango da, 15:00etatik 18:00etara.

2024ko Ikasiz programaren barruan, eskualdeko industria enpresei zuzendutako aurtengo hirugarren jardunaldia antolatu dute maiatzaren 16rako (osteguna). 15:00etatik 18:00etara izango da, online. Zuzenbideko gaiak lantzeko Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak egindako proposamenean oinarrituko jardunaldietako bat da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta dago. Saio horretan parte hartzera gonbidatu dituzte eskualdeko industria enpresa guztiak

Maiatzaren 16ko jardunaldian Sozietate Zuzenbidea gaia landuko dute, LKS Next Legal Aholkularitzako adituek gidatuta. Sozietate zuzenbidean sozietateen organo sozialak arautzeari dagokionez ezartzen diren kontzeptu orokorrak ezagutuko dituzte. Horrez gain, administratzaileek eta zuzendariek kapital sozietateetan dituzten legezko betebeharrei eta erantzukizunei buruzko kontzeptu orokorrak ere ezagutuko dituzte. Gainera, administratzaileak eta zuzendariak babesteko ezar daitezkeen jardunbide egokiak eta mekanismoak identifikatzeko aukera ere izango dute jardunaldiko parte hartzaileek.

Urrira bitartean beste hiru jardunaldi ere antolatu dituzte, eta horietan parte hartzeko interesa duten enpresek inprimaki hau bete beharko dute. Hau da Ikasiz programaren barruan zuzenbideko gaiak lantzeko antolatutako jardunaldien egutegia:

  • Ekainaren 13an, 09:00etatik 11:00etara, online: Jasangarritasuna.
  • Irailaren 12an, 09:00etatik 11:00etara, online: Ingurumen lege egoera.
  • Urriaren 10ean, 16:00etatik 17:00etara, aurrez aurre: Atzerritartasuna.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide