Iraurgi Berritzenek enpresa administratzaileek eta kudeatzaileek sozietate zuzenbidearen baitan dituzten betebehar eta erantzukizunen inguruko jardunaldia antolatu du uztailaren 4rako, eskualdeko industria enpresei zuzenduta.
Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak proposatutako 2024ko Ikasiz programaren barruko laugarren jardunaldia izango da, eta ez da presentziala izango. Hau da, on line bidezko bi orduko saioa izango da. 09:00etan hasi eta 11:00etara bukatu.
2024ko Ikasiz programaren barruan, eskualdeko industria enpresei zuzendutako aurtengo laugarren jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzenek uztailak 4rako (osteguna). 09:00etatik 11:00etara izango da, online. Zuzenbideko gaiak lantzeko Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak egindako proposamenean oinarrituko jardunaldietako bat da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta dago. Saio horretan parte hartzera gonbidatuta daude eskualdeko industria enpresa guztiak.
Jardunaldiaren helburua honako galdera hauei erantzutea izango da:
- Zein organo ditu nire sozietateak, eta zein eskumen eta erantzukizun ditu bakoitzak?
- Administratzaile/kudeatzaile naizen aldetik, zein betebehar eta erantzukizun
- ditut? Zer egin dezaket kargu horretan dudan jarduna legez babesteko?
Uztailak 4ko jardunaldian Sozietate Zuzenbidea gaia landuko dute, LKS Next Legal Aholkularitzako adituek gidatuta. Sozietate zuzenbidean sozietateen organo sozialak arautzeari dagokionez ezartzen diren kontzeptu orokorrak ezagutuko dituzte. Horrez gain, administratzaileek eta zuzendariek kapital sozietateetan dituzten legezko betebeharrei eta erantzukizunei buruzko kontzeptu orokorrak ere ezagutuko dituzte. Gainera, administratzaileak eta zuzendariak babesteko ezar daitezkeen jardunbide egokiak eta mekanismoak identifikatzeko aukera ere izango dute jardunaldiko parte hartzaileek.
Enpresa interesatuek ondorengo inprimaki honen bitartez eman beharko du izena jardunaldi honetan zein urrira bitartean antolatuko direnetan.
- Irailaren 12an, 09:00etatik 11:00etara, online: Ingurumen lege egoera.
- Urriaren 10ean, 16:00etatik 17:00etara, aurrez aurre: Atzerritartasuna.