Jarraian eskualdeko industria ehunaren egoeraren ondorioak laburbiltzen dira:
Fakturazioa eta 2024ko aurreikuspenak
- 2023an, enpresen %39ak fakturazioa %20 handitu du, arrazoi nagusiak "bezeroen aktibitate igoera" eta "prezioen igoera" izan direlarik.
- Enpresen %32ak fakturazioa jaitsi du, arrazoi nagusiak "bezeroen onarpenen geldiunea" eta "kostuen igoera" izanik.
- 2024rako, enpresen %40ak fakturazioa handitzea espero du, eta %40ak mantentzea aurreikusten du.
Zailtasunak, kezkak eta lanpostuak
- Enpresen %53ak "salmentak handitzea" dela zailtasun nagusia aipatu dute, eta %34ak "pertsona kualifikatuen beharra".
- Lanpostuen sorrerari dagokionez, enpresen %25ak taldea handitzea aurreikusten du eta enpresa bakar batek murriztea.
Trantsizio soziala, digitala eta ekologikoa
- Enpresen %60ak "pertsonen kudeaketa eta antolaketa" lantzea lehentasuna dela dio.
- Enpresen %70ak digitalizazioa lehentasuna duela adierazi dute, batez ere "barne prozesuen efizientzia" eta "datuen gobernantza" arloetan.
- Trantsizio ekologikoari dagokionez, enpresen %47ak "hondakinen kudeaketa" eta "energia berriztagarriak" bezalako gaiak lantzeko asmoa dute.
Dirulaguntzak eta azpikontratazio zerbitzuak
- Enpresen %65ak dirulaguntzak eskatzeko asmoa du, "I+G+b" eta "inbertsioak" programetan interesa erakutsiz.
- Azpikontratazioen inguruan, enpresen %63ak kudeaketa arloa azpikontratatzen du, %44ak komunikazioa, eta %30ak zerbitzu digitalak.