Sukaldaritzako Oinarrizko Eragiketak ikastaroa eskaini dute

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2024ko uzt. 22a, 09:45

Programa honen helburua eskualde mailan ostalaritza sektorean identifikatutako langile beharrari erantzutea izan da. Ikastaroa egin ondoren, partaideak prest daude laneratzeko.

Iraurgi Berritzeneko Enplegu arlotik, Europar Batasunak kofinantzatuta, Sukaldaritzako Oinarrizko Eragiketak programa garatu dute (120 ordu) ekainaren 10etik uztailaren 19ra bitartean. Programa honetan Urola Erdiko eskualdeko hamaika pertsonek parte hartu dute, eta horietatik hamar emakumeak izan dira. Ikastaroa teoriko-praktikoa izan da, eta alderdi praktikoa Azkoitiko Elkarguneko sukaldean egin dute.

Programan zehar, parte hartzaileek ezagutza hauek eskuratu dituzte:

  • Sukaldaritzako oinarrizko eragiketak (72 ordu praktikoak). Marco Pilello (Elkolah).
  • Elikagaien Kalitate eta Higiene ziurtagiria (8 ordu). Naiara Gurrutxaga (Elkolah).
  • Euskara (20 ordu). Pili Gereta (Azpeitiko Euskara Patronatua).
  • Lan-orientazioa (18 ordu). Sandra Fernandez (Iraurgi Berritzen).
  • Sentsibilizazio saioa: Ekintzailetza (2 ordu). Alazne Larrañaga eta Ione Eizagirre (Iraurgi Berritzen).

Parte hartzaileek oso balorazio positiboa egin dute ikastaroari buruz. Programa honen helburua lanean hasteko edo prestakuntza gehiago jasotzeko prestatzea eta motibatzea izan da, eta oraingoz hiru partaide hasi dira lanean, horietako bat sukaldeko laguntzaile gisa. Bestalde, parte hartzaile batek Mendekotasuna duten Pertsonentzako Arreta Soziosanitarioaren ziurtagiria lortzeko interesa agertu du. 

Horrelako profilak kontratatzeko interesa izanez gero, deitu ondorengo zenbakir: 688 873 589 (Sandra).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide