Hazilan + programa irailean jarriko da martxan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2024ko uzt. 29a, 10:12

Langabezian dauden eta erdi mailako zein goi mailako ikasketak dituzten pertsonei zuzenduta dago, eta lanean hasteko aukera bat izan daiteke.

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, irailaren 30ean jarriko da martxan Hazilan + programa, eta hainbat fasetan garatuko da:

  • Aktibatu: Coaching teknika erabiliz, laneratzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira taldeko saioetan (Osatu).
  • Prestakuntza transbersala: Marka pertsonala.
  • Kokatu: 200 orduko praktikaldia eskualdeko enpresa batean.

Hazilan programaren helburua enpleagarritasuna hobetzea eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea da, lan merkaturatzea erraztuz.

Programaren gaineko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbide elektronikora idatzita edo 688 87 35 89 telefonora deituta (Sandra).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide