Ingurumenaren lege esparruaren inguruko jardunaldia egingo da irailaren 12an, eskualdeko industria enpresei zuzenduta

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2024ko ira. 3a, 10:33

Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak proposatutako 2024ko Ikasiz programaren barruko bosgarren jardunaldia antolatu da irailaren 12rako. Online izango da saioa, 09:00etatik 11:00etara bitartean, Ingurumenaren lege esparrua gai hartuta.

2024ko Ikasiz programaren barruan, eskualdeko industria enpresei zuzendutako aurtengo bosgarren jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzenek irailaren 12rako (osteguna). 09:00etatik 11:00etara izango da, online. Saio horretan parte hartzera gonbidatuta daude eskualdeko industria enpresa guztiak.

Jardunaldiaren helburua ingurumen lege esparruari eta industria jarduerei eska dakizkiekeen legezko betebehar nagusiak ezagutaraztea izango da, haien ezaugarrien arabera. Jardunaldian parte hartzen dutenek hondakinen, ontzien hondakinen, kutsadura atmosferikoaren edota isurketen inguruan egun indarrean dauden legeen inguruko informazioa jaso ahal izango dute besteak beste, eta baita dituzten zalantzak argitu ere.

Jardunaldian izena emateko

Hilaren 12ko jardunaldian parte hartzeko interesa duten eskualdeko industria enpresek ondorengo inprimaki honen bitartez eman beharko dute izena. Urriaren 10erako antolatu duten jardunaldirako ere inprimaki horren bidez eman beharko dute izena; kasu horretan Atzerritartasuna gaia landuko dute, 09:00etatik 11:00etara, online.

Zuzenbideko gaiak lantzeko Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak egindako proposamenean oinarrituko jardunaldietako bat da irailaren 12koa, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide