Hilaren amaieran jarriko dute martxan Hazilan programa

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2024ko ira. 20a, 13:25

Programan parte hartzeko interesa izanez gero, izen-emateak irekita jarraitzen du. Langabezian daudenei eta erdi mailako zein goi mailako ikasketak dituzten pertsonei dago zuzenduta programa, eta lanean hasteko aukera bat izan daiteke.

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, irailaren 30ean jarriko dute martxan Hazilan programa, eta hainbat fasetan garatuko da:

  • Aktibatu: coaching teknika erabiliz, laneratzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira taldeko saioetan (Osatu).
  • Prestakuntza transbertsala: marka pertsonala.
  • Kokatu: 200 orduko praktikak eskualdeko enpresa batean.

Hazilan programaren helburua da enplegagarritasuna hobetzea eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea lan merkaturatzea erraztuz.

Programaren informazio gehiagorako, jarri harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbide elektronikoaren edo 688 87 35 89 telefono zenbakiaren bidez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide