Urriaren 11n abiatuko dute IndustrIA programaren hirugarren edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2024ko ira. 24a, 11:56

Adimen artifizial sortzailean espezializatutako programa da IndustrIA, industria enpresei zuzendutakoa. Datorren hilaren 11n jarriko dute abian. Urriaren 10a baino lehen izena emanez gero, %10eko deskontua izango dute enpresek.

Industria sektorean errentagarritasuna mantentzeko, ezinbestekoak dira lehiakortasuna eta malgutasuna, eta horretarako, funtsezko faktorea bihurtu da adimen artifizial sortzailea erabiltzeko gaitasunak garatzea. Aurreko edizioen arrakastari esker, Brain and Code, DigiTalentu eta ADI Revolution enpresek, Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, industria enpresei zuzendutako IndustrIA programaren hirugarren edizioa jarriko dute abian urriaren 11n. Abenduaren 17ra arte luzatuko dute. 

IndustrIA programak trebakuntza praktikoa eskaintzen du, parte-hartzaileei adimen artifizial sortzailea beraien eguneroko funtzioetan aplikatzeko aukera emanez. Prestakuntza-ibilbidea bi atal nagusitan banatuko dute. Batetik, sarrerako modulu bat egingo dute parte-hartzaile guztientzat, eta bestetik, espezializazio-moduluak egingo dituzte, aukera ditzakeenak bakoitzak bere beharretara egokituz.

Hirugarren edizio honetan izena eman nahi dutenek, %10eko deskontua izango dute izen-ematea urriaren 10a baino lehen egiten badute. Horretarako, izen-ematea egiterakoan Iraurgi Berritzen aipatzen beharko dute parte hartzaileek 'Nola ezagutu' ataleko 'Besteak' zatian. 

Informazio gehiagorako eta izena emateko esteka da honako hau. Edozein zalantza izanez gero, interesdunek bbeobide@iraurgiberritzen.eus helbidera idatz dezakete. 

 

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide