2024ko Ikasiz programaren barruan, eskualdeko industria enpresei zuzendutako aurtengo seigarren jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzenek urriaren 10erako (osteguna): Enpresan atzerritarren kudeaketarako alderdi legalak. 09:00etatik 11:00etara izango da, online. Zuzenbideko gaiak lantzeko Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak egindako proposamenean oinarrituko jardunaldietako bat da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta dago. Saio horretan parte hartzera gonbidatuta daude eskualdeko industria enpresa guztiak.
Jardunaldiaren helburua Zuzenbideko kontzeptu orokorrak ezagutaraztea da, enpresan sortzen diren beharren arabera jatorri desberdinetako langileak kontratatzeko formulei dagokienez; eta era berean, lan kontratuaren xedearen arabera ezar daitezkeen jardunbide egokiak eta mekanismoak identifikatzea.
Jardunaldi horretan parte hartzeko interesa duten enpresek ondorengo inprimaki honen bitartez eman beharko dute izena.