EAEko merkataritza establezimendu txikien berrikuntza, iraunkortasuna eta digitalizazioa bultzatzeko asmoz, 4,6 milioi eurotik gorako aurrekontua aktibatu du Eusko Jaurlaritzak. Autonomoek, enpresa txikiek eta ondasun-erkidegoek eska dezakete laguntza.
Programa honen helburu nagusia tokiko merkataritzaren lehiakortasuna indartzea da, eraldaketa digitalaren, jasangarritasunaren, efizientzia energetikoaren eta salmenta puntu fisikoen kudeaketa eta ekipamenduaren hobekuntzaren bidez.
Horrela, auzo, herri eta hirietako hurbileko merkataritza lehenetsi nahi du administrazioak, tokiko garapen ekonomikoaren ardatz nagusi gisa.
Nork jaso dezake laguntza?
Honako hauek jaso dezakete Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza: autonomoek eta mikroenpresek edo enpresa txikiek; ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek.
Euskal Autonomia Erkidegoko lokal fisikoetan egindako jarduerak lagunduko ditu Eusko Jaurlaritzaren diru programa honek. Zehazki, ondoko inbertsioak: lokala eraberritzea eta irisgarritasuna hobetzea; altzariak, klimatizazioa, segurtasun-sistemak edo kanpoko errotuluak erostea; eta kudeaketa-softwarea, STak edo online merkataritzaren garapena bezalako teknologiak txertatzea.
Baldintzak eta zenbatekoa
Establezimenduek deialdian zehaztutako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigraferen batean inskribatuta egon behar dute, txikizkako saltokietatik hasi eta garbitegi, ile-apaindegi edo kopiategietaraino.
Laguntzaren intentsitatea saltokiak egingo duen inbertsioaren %40 artekoa izango da, eta gehienez 10.000 euro jasoko du establezimendu bakoitzak.
Epeak eta prozedura
Eskaera egiteko epea 2025eko maiatzaren 8tik irailaren 30era arte edo funts erabilgarriak agortu arte dago zabalik, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez egin behar da.
Bertan merkatarien elkarteko kide diren pertsona interesdunek informazio gehiago jaso dezakete. Horretarako, harremanetan jar daitezke erreferentziako teknikariarekin (Xabier Aldalur, 688823944). Elkartekide ez diren establezimenduek, berriz, Iraurgi Berritzen-era jo dezakete, 688718777 telefono zenbakian Alazne Larrañagari buruz galdetuta.