Turismo ekintzailetza eta lehiakortasuna sustatzeko diru laguntza deialdia ireki du Eusko Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen

Turista batzuk.

Turismo jarduera berrien sorrera bultzatzeko laguntzak dira, baita lehendik dauden enpresen berrikuntza eta hobekuntza sustatzeko ere. Eskaerak ekainaren 29ra bitartean aurkez daitezke.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2025eko EMET diru laguntza programaren deialdia ireki berri du, turismo ekintzailetza eta turismo enpresen lehiakortasuna sustatzeko helburuarekin.

Laguntza horiek turismo jarduera berrien sorrera bultzatzen dute, baita lehendik dauden enpresen berrikuntza eta hobekuntza ere. Bi laguntza ildo aurreikusten dira, eta eskaerak 2025eko ekainaren 29ra arte aurkez daitezke bide elektronikoz honako webgune honetan.

Bi laguntza ildoak honako hauek dira:

  • Turismo ekintzailetza. 2025ean martxan jarriko diren turismo jarduera berrientzat.
    • Laguntza: %40 gehienez, eta 18.000 euroko mugarekin.
    • Gutxieneko inbertsioa: 10.000 euro.
  • Turismo enpresen lehiakortasuna hobetzea. 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen aktibo zeuden enpresentzat.
    • Laguntza: %30 gehienez, eta 15.000 euroko mugarekin.
    • Gutxieneko inbertsioa (atal bakoitzeko): 5.000 euro.

Diruz lagundu ditzaketen jardueren artean honako hauek daude:

  • Berrikuntza teknologikoa eta digitalizazioa.
  • Produktu eta zerbitzu turistiko berriak garatzea.
  • Instalazio eta ekipamenduen hobekuntza.
  • Irisgarritasuna, jasangarritasuna eta efizientzia energetikoa.
  • Marketin digitala eta ostatutako establezimenduen konektibitatea.

Laguntzen inguruan informazio gehiago jasotzeko honako bide hauetara jo daiteke: Alazne Larrañaga (688 71 87 77  edota alarranaga@iraurgiberritzen.eus) edota Ione Eizagirre (688 60 12 99 edota ieizagirre@iraurgiberritzen.eus).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide