Ekintzaileei eta enpresa txikiei zuzendutako udazkeneko formakuntzak prest ditu Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2025ko ira. 4a, 16:18

(Argazkia: Pixabay)

Lehen seihilekoan bezala, adimen artifiziala, marketin digitala eta finantzak izango dira irailetik abendura bitarteko doako saioen ardatzak.

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak 2025eko bigarren seihilekorako prestakuntza saioen programa aurkeztu du. Irailetik abendura bitartean, ekintzaileek eta negozio txikiek tresna digital eta finantzario berriak ikasteko eta beren gaitasunak garatzeko aukera izango dute.

Hona hemen programatutako saioen datak eta edukiak:

Marketin digitala

  • Irailak 17: Sortu zure negozioaren irudia Canvarekin: marka erakargarri baterako lehen urratsak.
  • Urriak 7 eta 14: Oinarrizko Instagram: zure negozioaren ikusgarritasuna handitu Instagram bidez.

Adimen artifiziala

  • Azaroak 26: Konektatu eta konbentzitu: erabili zure marka bezeroak erakartzeko eta lotu tresna digitalekin (QR, WhatsApp, ChatBot…).

Finantzak

  • Abenduak 10 eta 17: Finantzak ez finantzarientzat: teoria eta praktika.

Doako prestakuntza horek KLINK Bide programaren barruan kokatzen dira. Programa horren bidez, ezagutza eta tresnak eman nahi zaizkie eskualdeko ekintzaile zein negozio txikiei.

SPRIren Inplantalariak programari esker eskainiko da adimen artifizialeko formakuntza; marketin digitalekoa Tomillo Limón enpresaren eskutik emango da; eta finantzei buruzko saioak, berriz, Iraurgi Berritzenen talde teknikoak emango ditu.

Izen emateak

Parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, eta horretarako, Iraurgi Berritzenen Ekintzailetza arloarekin harremanetan jarri behar da, telefono zenbaki hauen bidez:

  • Alazne Larrañaga: 688 71 87 77
  • Ione Eizagirre: 688 60 12 99

Informazio osagarria nahi duenak, esteka honetan lor dezake.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide