Azken lekuak geratzen dira 'Txirbil arroketa bidezko mekanizazioa' ikastaroan izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2025ko urr. 7a, 09:15

Mekanizazioa. (Freepik)

Hilaren 13an hasiko da ikastaroa, eta apirilaren 22ra arte iraungo du. Interesa dutenek bihar izango dute izena emateko azken eguna. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako ElkarEkin proiektuaren barruan, eta Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik sustatuta, datorren astelehenean, urriaren 13an, hasiko da langabetuei zuzendutako Txirbil arroketa bidezko mekanizazioa ikastaroa.

Ikastaroan parte hartzeko azken lekuak libre daude oraindik, eta bihar izango da izena emateko azken eguna. Horretarako, 688 75 84 94 telefono zenbakira deitu behar da (Maite). 

Hilaren 13an hasita, hurrengo urteko apirilaren 22ra arte iraungo du ikastaroak, eta astelehenetik ostiralera izango dira eskolak Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketan, 14:30etik 19:30era bitartean. Guztira, 510 orduko ikastaroa izango da, eta horiez gain, beste 80 orduko praktikaldia egingo dute ikasleek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide