Langabezian dauden pertsona kualifikatuak laneratzeko Hazilan + programaren edizio berrirako izen ematea zabalik da. Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, abenduaren bigarren hamabostaldian jarriko da martxan. Langabezian dauden eta erdi edo goi-mailako ikasketak dituzten pertsonei zuzenduta dago.
2025eko edizioaren berrikuntza nagusia da parte hartzaileek eguneko 9 euroko beka jasoko dutela, asistentziaren arabera. Neurri horren bidez, gazteen parte hartzea eta inplikazioa bultzatu nahi dira.
Programaren egitura honakoa da:
- Aktibatu: Coaching teknikaren bidez, laneratzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira taldeko saioetan (Osatu).
- Prestakuntza transbertsala: Marka pertsonala eta beste gaitasun osagarriak landuko dira, profil profesionala sendotzeko.
- Kokatu: bi eta bderatzi hilabete bitarteko praktikak eskualdeko enpresa batean.
Hazilan + programaren helburua enpleagarritasuna hobetzea da eta lan-merkatuan sartzeko bidea erraztea. Programa honen %40 Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbide elektronikora idatzita edo 688 87 35 89 telefonora deituta (Sandra).