Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak hainbat prestakuntza saio prestatu ditu otsailetik maiatzera bitartean gauzatzeko. Klink egitasmoaren barruan egingo dituzte saio horiek, eta helburua da eskualdeko ekintzaileei, merkatariei eta negozio txikiei beren jarduera indartzeko tresna praktikoak eskaintzea.
Ikastaro horien bidez, bereziki, adimen artifizialaren eta marketin digitalaren arlo estrategikoetan trebatzeko aukera izango dute ekintzaileek. Era berean, parte hartzaileek sare sozialen bidez ikusgarritasuna hobetzeko eta eguneroko jarduna errazteko tresna digital eraginkorrak lortzeko aukera izango dute. Prestakuntza saio guztiak doakoak izango dira, eta Azpeitiko Basazabal eta Azkoitiko Intsausti jauregietan eskainiko dituzte. Hona hemen prestakuntza saioen zerrenda eta egutegia:
- Otsailak 18: Adimen artifiziala merkataritzan: eguneroko erabilerarako aplikazio praktikoak.
- Otsailak 26: Bezeroekin harremanak hobetzea, WhatsApp Business bezalako programekin.
- Apirilak 20 eta 21: Oinarrizko Instagram: Handitu zure negozioaren ikusgarritasuna Instagramen.
- Apirilak 27: Oinarrizko Canva: Sortu kartelak, sare sozialetarako edukiak eta material bisuala zure negoziorako.
- Apirilak 28: Oinarrizko adimen artifiziala: Sortu edukiak adimen artifizialaren laguntzarekin.
- Maiatzak 4, 5, 11 eta 12: Instagram, Canva eta Meta sareen formakuntza aurreratua.
Izen-ematea, zabalik
Prestakuntza saioetan parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena emate, plazak mugatuak izango baitira. Honako lotura honetan eman daiteke izena. Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Iraurgi Berritzenen ekintzailetza arloarekin: Alazne Larrañaga (688 71 87 77) edo Ione Eizagirre (688 60 12 99)
Formakuntza saio horiek Spri taldeak Acelera Pyme programaren bidez finantzatu dira, eta hainbat adituk eskainiko dituzte, besteak bestem Tomillo Limon Marketing Digitalek eta Julen Oruesagastik.