Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketa urdina izango da

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2021ko urr. 22a, 11:02

Domusa Teknik eta Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta Azpeitian egingo den lehen ultra trail lasterketak inklusioa izango du ardatz.

Datozen hilabeteetan ikusten joango zareten moduan, lasterketa bat baino gehiago izango da Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketa. Uneoro inklusioa (letra larriz) ardatz izango dute Marea Urdinarekin bat egin dute antolatzaileek.

Era berean gogor lan egiteko konpromisoa hartu dute bailarakoak diren eta aniztasun funtzionala duten pertsonek beren proiektuan leku bat izan dezaten, inklusioaren "betaurrekoak" jartzen saiatuz. Nola ez, Marea Urdinak gustu handiz kolaboratuko du Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketan.

Denok gara urdin!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide