Atzotik martxan da Marea Urdinaren #40MLKx2erronka, Domusa Teknik 40MLK lasterketarekin lotutakoa. Baina zer da? Denon artean 130.000 metro egingo ditugu gailur ezberdinetara igota eta Marea Urdinaren banderarekin argazkiak aterata.
Zergaitik 130.000 metro? 45 milia, gutxi gorabehera, 65.000 metro dira, eta aniztasun funtzionala duten pertsonek, gutxienez, esfortzu bikoitza egin behar izaten dutenez, metroak bikoiztu ditugu. Guztira, beraz, 40 milia bu aldiz, 130.000 metro.
Honako hauek dira Marea Urdinak martxan jarri duen erronkaren arauak:
- Argazkiak Marea Urdinaren banderarekin atera behar dira, eta argazki bakoitza pertsona baten izenean aurkeztu beharko da. Gainera, pertsona horrek agertu egin beharko du irudian.
- Egun batean nahi adina argazkia bidali ahal izango dira, baina tontor bakoitzeko argazki bakarra.
- Argazkian tontorraren izena eta altuera jarriko dira. Adibidez, Aizkorri, 1528 metro.
- Honako hashtag eta kontu hauek aipatu behar dira Twitterren argitalpena egiterakoan: #40MLKx2Erronka, @mareaurdina eta @domusateknik40mlk.
- Edozein menditako tontorrek balio dute, ez soilik 40MLK lasterketakoek.
- Erronkako parte hartzaile guztien artean sari zoragarriak zozkatuko dira. Aurrerago emango dugu informazioa.
Animatu! Izan zu ere urdin!