Bihar, apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna izango da, eta Marea Urdinak egun horretan zerbait urdina soinean janzteko deia egin die herritarrei. Gainera, taldera argazkiak bidaltzeko eskaera egin die horiei, baita "zerbait originalarekin ezustekoa" emateko ere.
Marea Urdinako kideek bideoa egin dute, biharko egunaren harira. Hain zuzen ere, autismoa duen Luken Orbegozo ageri da ikus-entzunezkoan magia egiten eta ingurua urdintzen.
Bestalde, Autismoaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Azpeitiko Udalak urdinez argiztatuko du Azoka Plaza, azken urteetako legez.