Herriko ikastetxeak ere, Marea Urdinarekin

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2022ko api. 2a, 13:44

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Iraurgi Ikastetxeko kideek bideo bana egin dute Autismoaren Nazioarteko Egunaren harira, eta Azpeitiko Ikastola Ikasberri urdinez koloreztatu zuten atzo.

Autismoaren Nazioarteko Eguna dela eta, Azpeitiko ikastetxeek babesa agertu diote Marea Urdinari. Hain zuzen ere, bideo bana egin dute Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Iraurgi Ikastetxeak, eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko kideek ere hainbat ekintza egin zituzten atzo ikastolan bertan.

Karmelo Etxegarai Ikastolako ikasleek eta irakasleek En Tol Sarmientoren Zurekin batera abestiarekin bideoa egin dute, Autismoaren Nazioarteko Egunaren harira. Iraurgikoek ere bideoa osatu dute, Gu urdinak gara lelopean. Honako hau, zehazki:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide