Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren milia bat urdina izango da

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2022ko mai. 10a, 09:15

Domusa Teknik 40 MLK lasterketa ez da lasterketa soil bat.

40 milia horietan bada milia bat oso berezia dena.

Milia horretan denok egingo dugu korrika.

Zuk gu eramango baikaituzu, eta aldi berean, guk zu.

Milia horretan, denok ezberdin izan arren, denok berdinak garela konturatuko zara.

Lasai joan eta disfrutatu, milia horretan denok irabaziko dugu.

Milia hori inklusioaren milia baita.

Milia hori, urdina da.

Bazatoz?

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide