Sanjuandegiko festak 2022

Herritar guztiek goza dezaten, musikarik gabeko ordutegia izango da Sanjuandegiko barraketan

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2022ko mai. 27a, 08:13

Sanjuandegiko barraketako irudi bat.

Asteburu honetan, ekainaren 2an eta datorren asteburuan hainbat orduz ez da musikarik izango epaitegiaren aurreko plazan jarriko dituzten barraketan. Gainera, behar bereziak edo ilaretan egoteko zailtasunak dituzten umeentzat lehentasun txartelak egingo ditu udalak.

Sanjuandegiko festetako barrakez herritar guztiok goza dezagun, musikarik gabeko ordutegiak ezarri ditu Azpeitiko Udalak. Gainera, behar bereziak eta ilaretan egoteko arazoak dituzten umeentzat lehentasun txartelak erabilgarri jarriko ditu erakundeak –udaletxean eskatu beharko dira horiek–.

Asteburu honetan, zapatuan eta igandean, goiz osoan eta 18:00ak arte, ez da musikarik izango barraketan. Barraken egunean, ekainaren 2an, berriz, ez da musikarik izango epaitegiaren aurreko plazan. Horrez gain, ekainaren 4an eta 5ean, zapatuan eta igandean, goiz osoan eta 18:00ak arte kenduko dute musika gune horretan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide