Marea Urdinak eta Gautenak Urdinduz egitasmoaren aurkezpena egingo du datorren ostegunean, martxoaren 16an. Autismoaren alde egingo den jaiaren inguruko egitasmoei buruzko informazioa eskainiko dute Sanagustin kulturgunean egingo duten aurkezpenean.
18:00etarako jarri dute hitzordua Marea Urdinakoek eta Gautenakoek, eta herritarrei hara joateko deia egin diete. Gainera, aurkezpenaren ostean luntxa izango dela aurreratu dute bi eragileetako kideek.