Oñatz tenis klubeko neskek 3-1 irabazi zuten atzo, zapatua, Getxoko (Bizkaia) Jolasetan jokatutako partida, eta modu horretan Euskadiko Taldekako Txapelketaren semifinaletara sailkatu dira.
Banakakoetan, Izaro Sarasuak bere partida irabazi zuen Jolasetako Daniela Del Camporen aurka 6-0 eta 6-1 nagusituta. Naike Oiartzabal ere nagusi izan zen Ines Casaresen aurka, eta 6-0, 6-0 nagusitu zen markagailuan. Oihane Hernandezek ezin izan zuen bere partida irabazi, eta 2-6 eta 1-6 galdu zuen Irene Cortijoren aurka.
Binakako partidan, Sarasuak eta Oiartzabalek osatutako bikoteak puntu erabakiorra lortu zuen Del Camporen eta Casaresen aurka 6-4 eta 6-1 irabazita.
Horrela, Oñatz tenis kluba Euskadiko Taldekako Txapelketan semifinaletara sailkatu da. Oñatzeko neskek Pinter tenis klubaren aurka jokatuko dute kanporaketa martxoaren 12-13ko asteburuan.
Eskerrikak eman nahi dizkiegu taldeko neskak animatzera Jolasetara hurbildu ziren guztiei.
Hurrengo asteburuan Oñatzeko jokalariek Getxoko Faduran jolastuko den txapelketan parte hartuko dute.