Naike Oiartzabal tenislariak alebinen Gipuzkoako Txapelketako finalerako txartela eskuratu zuen atzo, asteartea. Irungo Badia tenis klubean ari dira txapelketa jokatzen, eta final laurdenetan Lara Torre eta finalaurrekoetan Daniela Mateos garaituta, finalean izango da azpeitiarra. Finala zapatuan jokatuko du.
Lesiotik errekuperatuta, justu-justu iritsi da Oiartzabal txapelketara, baina oso ondo ari da lehiatzen. Izan ere, atzoko finalerdian 2 eta 5 galtzen hasi bazen ere, partidari buelta ematea lortu zuen, eta lehen seta 7 eta 6 irabazi zuen. Bigarren setean partida bereganatzea lortu zuen, 6 eta 0 nagusitu baitzen.
Bestalde, Izaro Sarasua azpeitiarrak ezin izan zuen finalerdietatik aurrera egin. Izan ere, txapelketa irabazteko faboritoa den Suyapa Bienzobasek irabazi zuen neurketa.
Bestalde, Oñatz tenis klubeko kideek Euskadiko Taldekako Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte. Sarasuak, Oiartzabalek eta Oihane Hernandezek Pinter tenis taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak.